SEA Soluciones Energéticas Alternativas
Home>> Erabilerreztasuna
Erabilerreztasuna

Zer da Erabilerreztasuna?

Herri Administrazioak herritar guztiek duten erabilerraztasunerako eskubidea bermatu behar du, bai mundu fisikoan bai birtualean, arazo fisiko, sentsorial edo kognitiboak jasan badituzte ere.

Mundu birtualari dagokionez, kontuan hartu behar da, gainera, ezintasunen bat duten erabiltzaileek osatzen dutela, beste guztien artean, on line zerbitzuak erabiltzeko interes handienetakoa duen publikoa, izapideak egiteko administrazio bulegoetara joatea eragozten dien mugitzeko arazoak izan baititzakete.

DeclaraciĆ³n de compromiso

Europar Batasunak, Kontseiluaren 2002ko martxoaren 25eko ebazpenean, estatukideak bultzatzen ditu eduki digitalak erabilerrazak izateko beharra kontuan har dezaten eta, gomendio horri jarraituz, informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak ezartzen du herri administrazioek beharrezko neurriak hartuko dituztela, 2005eko abenduaren 31 baino lehen, bakoitzak bere Internet orrietan eskuragarri duen informazioa ezintasunaren bat duten pertsonek eta adinekoek erraz eskura dezaten, oro har aitortuta dauden edukiarekiko erabilerraztasun irizpideei jarraituz.

Irizpide horren ildotik, SEALL enpresaren web berrietan diseinua aipatutako WAI ekimen horren erabilerraztasunaren jarraibideak kontuan harturik egin da.

Horretarako, orriak programatu eta maketatu dira XHTML eta CSS2 kodeketa lengoaiak erabiliz, horien bitartez horien erabilgarritasuna hobetzen baita, bai minusbaliotasunik ez dutenentzako bai minusbaliotasunaren bat dutenentzako ere. Halaber, lengoaia hauek erabiliz nabigazio argiagoa eta irmoagoa lortzen da, orriak bistaratzeko erabiltzen den gailua edozein izanda ere.

Home - Harremanak - Erabilerraztasuna - Informazio Legala
imagen de energia
SEA S.L.L. Soluciones Energéticas alternativas
Telefonoa : 943 17 90 53 - Fax: 943 17 90 53 E-mail : seasll@seasll.biz